XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bare essence.

Bi egunetan zehar, bi zatitan eskeiniko da iparramerikako produkzio hau.

Eskeini, teorian zinemagintzako produkzioak eskeintzeko erabili beharko litzatekeen espazio batetan eskeiniko da.

Gertatzen da azkenean edozein erako luzemetraia sartzen dutela, berdin da zein jatorri duen.

Telezaleentzat, produkzio honek duen xarmarik handiena bere protagonistan datza.

Linda Evans, Dinastia telesailean egindako lanagatik ospetsua bilakatu da teleikusleentzat.

Berarekin batera, gizonezko protagonistarena egiten, Bruce Soxleitner.

Duela gutxi ikusi ahal izan genuen hogeita hamar garren hamarkadako ehiztari mitikoarena egiten abenturazko sail batetan.

Gaurko filmearen argumentuak, era honetako filmeei dagokien bezala, maitasun istiluak eta negozio munduko arrakastak nahaspilatzen ditu.

Izan ere, neskak lurrinaren merkatuan bidea zabaldu nahiean dabil, baina saldukeri eta infideltasunak direla medio ezina izango du.

M. I.